Lehenik eta behin, ideal praktiko argi eta zehatza izan; jomuga bat, helburu bat. Bigarrenik, izan itzazu zure helburuak lortzeko behar diren baliabideak; jakinduria, dirua, materialak eta metodoak. Hirugarrenik, egokitu zure baliabide guztiak horretarako, Aristoteles
Lotura Giza Garapena zure elkartean edo erakundean garatu nahi dituzun gizarte-proiektuak diseinatzen eta inplementatzen lagunduko dizugu, gizarte-eragina duten metodologia berritzaleak proposatzen gaur egungo eta etorkizuneko gizarte-erronkak irtenbideak emateko.
Arrisku, gizarte-bazterketa eta etxegabetasun egoeran dauden pertsonentzako gizarte-proiektuen diseinua
- Norgehiagoka bidez aurkeztu beharreko gizate-proiektuen diseinua (lizitazioak, diru-laguntzak, bekak, lehiaketak…)
- Kalteberatasun egoeran dauden pertsonekin gizarte esku-hartzeko proiektuen diseinua, ezarpena eta garapena.
- Berritzaileak diren gizate-proiektu “pilotuen” sorkuntza eta ezarpena.
Politika publikoetan eragina duten herritarren partaidetza proiektuen diseinua
- Herritarren partaidetza proiektuen diseinua eta lanketa, norgehiagoka bidez aurkezteko (lizitazioak, diru-laguntzak, bekak, lehiaketak…)
- Politika publikoetan eragina duten herritarren partaidetza proiektuen diseinua, ezarpena eta garapena, “ikerketa-ekintza-partaidetza” ikuspegia oinarri hartuta.
- Parte-hartze prozesuen eta garapen komunitarioaren dinamizazioa; aldaketa eta gizarte-eraldaketaren kudeaketa.
- Berritzaileak diren herritarren partaidetza proiektu “pilotuen” sorkuntza eta ezarpena.