Gizarte bazterkeria eta etxegabetasun egoeran dauden pertsonekin 20 urte baino gehiago lan egin ondoren, egun batean gelditu eta sakon hausnartzera behartu genuen geure burua.
Gizartean esku hartzeko ereduek gizarte-arazoak berrelikatu eta kronifikatu besterik ez zutela egiten sinetsita, pertsonei laguntzeko orduan haien gaitasunak eta gabeziak aintzat hartu behar zirela sinetsita eta gizarte aldaketa bat sortzeko aliantzak ezarri behar zirela sinetsita, abentura hau ekitea erabaki genuen.
Gure pasioa berrikuntza soziala eta balio soziala sortzea zela sentitzen hasi ginen. Konturatzen hasi ginen gizarte-erronkei irtenbidea emateko gizartean bertan portaera- eta begirada-aldaketak eragin behar zirela eta, horrela, jarduteko gaitasuna indartu behar zela. Herritarren, gainerako gizarte-erakundeen, enpresa publiko eta pribatuen eta arduradun instituzionalen (teknikoak eta politikoak) arteko lankidetzatik eta osagarritasunetik lan egiteko beharraz konbentzitu ginen, benetan gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraiki ahal izateko.
Horrela sortu da LOTURA Giza Garapena.
Gizarte-ekintzaile bilakatzeko.
Eraldaketa soziala lortzeko.
Mundu hobea elkarrekin diseinatzeko.