Gizarte-eraldaketarako ekintzailetza begiratzeko, ulertzeko eta gauzatzeko beste modu bat





Moebius banda ia-ia magia ukitzen duten objektu geometriko horietako bat da…

Prozesu askoren izaera ziklikoa sinbolizatzen du… eta ez du ez hasierarik ez amaierarik.





LOTURA Giza Garapenarentzat etengabeko ikaskuntza sinbolizatzen du, bizitzan zehar izandako gorabeherek markatutakoa, eta baita pertsonen arteko lotura sortu eta indartzeko beharrizana ere, haien ahalmenak eta elkarrekiko laguntza oinarri hartuta hazteko eta gizartea eraldatzeko.

Ikuspegi horretatik, gure ustez, gizarte-ekintzailetza metodologia desberdinak bilatzera eta gizarte-eraldaketarako irtenbide berritzaileak ematera bultzatzen gaituen jarrera da, lankidetza-harremanak ezarriz.

Horrela, gure gizarte ekimeneko kooperatiba txikia gizartearentzako onura bat bilatu nahi duen tresna gisa ulertzen dugu, gure jarduera-esparruetatik gizarte-premiei erantzun diezaieketen programak bultzatuz. Gure asmoa pertsonei protagonismo handiagoa ematea, prozesuei sormen handiagoa ematea eta herritarrei parte-hartze handiagoa ematea da, pertsonen eta gizartearen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako esperientzia aberasgarriak, jardunbide egokiak eta ikuspegi berritzaileak sortuz.

Gurekin bat egitera konbidatzen zaitugu;

Beste ikuspegi batetik begiratzera.

Zure gogamena zabaltzera, jarrera kritikoa hartu eta dogmak zalantzan jartzera, zure irizpide propioa izatera eta hura adieraztera ausartzera.

Ideia desberdinak planteatzera ausartzera eta haiek gauzatzeko adorea izatera, inertziak eramaten ez uztera.

Aurreiritziak alde batera uztera eta estereotipoak eta lehenbiziko iritziak ez jarraitzera, desberdina den hori entzutera, errespetatzera, ikastera eta harekin aberastera.

Zure harreman sozialak zaindu eta baloratzera, gainerakoengan konfiantza izatera eta zure sentimenduak adieraztera, min egiten dizun hori atzean uztera eta berriz hastera.

Ilusioa izatera, zure burua ezagutzera eta zu zeu izatera, zure erabakiak hartzera eta zure buruari huts egiten uztera, zure buruaren aldeko apustua egitera.

Maitatzera eta zure burua ondo maitatzera, aldartea garatzera, barre egiten ikastera, beldur gutxiago izatera eta askeago izatera.

Pixka bat zoriontsuago izatera gonbidatzen zaitugu.