Herritarrek gure demokrazian duten egitekoa ez da botoa ematera mugatzen”, Barack Obama.
Zer da herritarren partaidetza?
Herritarrek beren komunitateetako baliabide ekonomikoei eta bertako ekintzen garapenari buruzko erabakiak hartzeko orduan esku hartu ahal izateari egiten dio erreferentzia herritarren partaidetza kontzeptuak.
Herritarrek politikan parte hartzeko eta beren erkidegoa garatzeko duten protagonismoa sustatzea ez da eskubide konstituzionala eta administrazioetako gobernuen betebeharra soilik. Parte-hartzea herritarrak eskatzen ari diren erronka bat da eta erantzun egin behar zaio, gizarte-aldaketa erreala eta denboran iraunkorra bultzatzeko aukera gisa bideratuz, herritarrak ahalduntzearen bidez beren hiria eraikitzen eta arazoak konpontzen parte har dezaten eta erantzunkidetasuna izan dezaten.
Lotura Giza Garapenarentzat, herritarren parte-hartzea eta demokrazia parte-hartzailea sustatzea gure nortasunaren ezaugarri bat da eta horren alde egiten dugu hasieratik, politika publikoetan eragina duten programak diseinatuz eta inplementatuz.
Gainera, jarduera horiek guztiak herritar guztiekin garatu behar dira, bai belaunaldi-mailan (gazteak eta adinekoak), bai bazterketa-egoeran dauden kolektiboekin, herritarren parte-hartzea dela gizarte-desabantailako egoerak gizarteratzeko eta konpentsatzeko bide nagusietako bat dela ziur gaudelako.
GAZTEVOZ KALEAN Programa: Gazteen partaidetza gazteak gizarte-eraldaketako eragile gisa aktibatzeko
GAZTEVOZ KALEAN programa, Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Sailek eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Sailak lagunduta, eta Nagusivoz Kalean programan oinarrituta, bere 2. edizioan garatzen ari da 2202an. Programa honek gazteak aktibatzeko prozesu bat sortu nahi du, gizarte-eraldaketako eragile bihur daitezen, etxerik gabeko pertsonen errealitatera hurbilduz.
Prozesu honen zehar, gazteek herritarren partaidatzeko ezagutzak eta tresnak eskuratzeko aukera izango dute eta hausnarketa eta eztabaida kolektiborako espazio bat partekatzekoa ere. Espazio horren amaieran, hainbat gizarte-proiektu egingo dira etxegabetasun-egoeran dauden pertsonen arazoei aurre egiteko erantzun sortzaile eta berritzaileak proposatzeko. Ondoren, Lotura Giza Garapenak udal-, foru- eta autonomia-administrazio publikoetara eramango ditu.
Gazteak eraldaketa sozialako eragile aktibo gisa
NAGUSIVOZ KALEAN Programa: Etxerik gabeko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko herritarren partaidetza
NAGUSIVOZ KALEAN herritarren partaidetzako programa bat da, udal eta foru politikak eraikitzeko prozesuan eragina duena.
2024. urtean zehar, gure programaren 2. edizioa garatzen ari gara.
Gizarteko adinekoen ezagutza eta gaitasunak balioesten dituen proiektu berritzailea da, komunitatean parte hartuz eta gizarte-eraldaketaren aldeko konponbideen proposamenean inplikatuz.
Testuinguru honetan, ahotsa eman nahi ziegun adineko pertsonei hausnarketarako eta eztabaida kolektiborako gune bat irekiz. Horretarako, Gipuzkoako hainbat udalerri kaleetan bizi diren etxerik gabeko pertsonen errealitatera hurbildu nahi genituen, proposamen komuna egiteko eta etxegabetasun egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gizarte-proiektu bat diseinatzeko.
Herritarren partaidetza aldaketa sozialaren motor gisa
LGG Metodologia – Gizarte-eradalketaren hexagonoa
LOTURA Giza Garapenean metodologia propio eta berritzaile bat garatu dugu erronka sozialak eta gizarte-eraldaketa konpontzeko, herritarren partaidetzako prozesuei aplikatuta.
Era berean, teknologia berriak adierazpen- eta komunikazio-baliabide gisa erabiltzen ditugu, gizarte-arazo jakin bat aztertzea helburu duen hausnarketa eta eztabaida kolektiboa sortzeko.
Metodologia hori aplikatzeko elementu giltzarri eta bereizle gisa, parte-hartzaileek gizartean eragina duten hainbat proiektu diseinatu eta landu dituzte, planteatutako erronkak konpontzeko. Proiektu horien helburua administrazio publikoei aurkeztea da, EAEko udal-, foru- eta autonomia-politiketan benetan eta zuzenean eragiteko.